Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: serieak (2025)

  • Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: serieak (2025)

2025eko ekitaldian zehar edozein hedabidetarako edo edozein euskarritarako serie edo miniserie proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia eta horretarako baldintzak.

Honako hau joko da «proiektuen garapentzat»: ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta 2025 eta 2026 urteetan zehar egingo direnak.

Laguntza-modalitate honen barruan, fikziozko, animaziozko eta dokumental serieak eta miniserieak garatzen lagunduko da.

  • Serietzat hartuko dira ikus-entzunezko proiektuak, fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak izan, guztira gutxienez 135 minutuko iraupena dutenak, lehen denboraldiari dagozkion 3 kapitulurekin gutxienez, eta zine aretoetan, telebistetan edo bestelako hedapen-moduetan ustiatzeko direnak.
  • Miniserietzat hartuko dira ikus-entzunezko proiektuak, fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak izanik, gutxienez 2 kapitulu eta guztira 90 minutuko iraupena dutenak. Proiektu horiek zine aretoetan, telebistetan edo plataformetan merkaturatzeko ustiatu behar dira.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 21(e)tik 2025(e)ko Uztailak 21(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.