Badator "Haizetara" Nazioarteko Jaialdiaren XVIII. edizioa

  • Badator

  • Aurten, zortzi herrialde ezberdineko bandek hartuko dute parte jaialdian, musika estilo anitzekin. Haizetara ekainaren 20an hasiko da, 19:00etan, Zelaieta parkean, eta ekainaren 22an amaituko da, 13:00etan, sari banaketarekin.

  • Hiru egunez, talde bakoitzak lau kontzertu eskainiko ditu herriko hainbat tokitan.

Ekainaren 20tik 22ra, Amorebieta-Etxanoko kaleak erritmoz, kolorez eta energiaz beteko dira Haizetara Kaleko Musika Jaialdiaren XVIII. edizioarekin. Urtetik urtera ospea hartzen ari den jaialdia da Haizetara, musika zaleentzat ezinbesteko hitzordua eta aurtengoan, herrialde desberdinetako zortzi talde lehiatuko dira. 

Edizio internazionala eta anitza

2025erako hautatutako taldeek Erresuma Batuko, Frantziako, Suitzako, Estatu Batuetako eta Estatuko hainbat tokitako doinuak ekarriko dituzte. Talde bakoitzak lau emanaldi eskainiko ditu udalerriko hainbat gunetan, jazza, funka, Balkanetako metalak, cumbia, popa eta musika elektronikoa bezalako estiloak nahastuz.

Edizio honetan parte hartuko duten bandak hauek dira:

  • The Brass Funkeys (Erresuma Batua)
  • Undertow Brass Band (Estatu Batuak)
  • La Revuelta (Suitza)
  • Zygos Brass Band (Frantzia)
  • Los Fugitivos (Ciudad Real)
  • Suck da Head (Frantzia)
  • Goxo Txaranga (Iruña)
  • Cornelius (Frantzia)

Horrez gain, izango dira, baita ere, lehiaketatik kanpo arituko diren hainbat talde, hala nola, Mutil Gazteak, Txaranga Txorongo, El Despiste, Sama Siku, La Tuna, Malatxo, Mauxita Band, Battuere Batukada eta EuskOrleans & Kukai Dantza Taldea. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 19
  • Gaia Musika