Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak: Produkzioak I egiteko laguntzak (2025)

  • Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak: Produkzioak I egiteko laguntzak (2025)

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025eko martxoaren 30aren ondoren eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren eta baldintza hauetakoren bat betetzen duten produkzioetarako dira:

a) Izaera profesionaleko lehen proiektuak. Lehen proiektutzat hartzeko, horien zuzendaritza artistikoan, sorkuntza koreografikoan eta ekoizpenean parte hartzen duten profesionalek ezingo dituzte estreinatutako 3 lan edo gehiago eduki.

b) Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak. Esanahi berritzailea duen proiektutzat hartuko da: hizkuntza estetiko edo eta tekniko berritzaileak edo horien garapena zalantzarik gabe azaltzen duena, bai eta, arte eszenikoetan aurretiazko ikerketak aplikatzen dituena ere.

c) Berariaz ikerketara eta esperimentaziora bideratutako obrak. Baldintza hau ez da dantzan aplikatuko.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 19(e)tik 2025(e)ko Uztailak 18(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.