La Encartada Modaren 2025eko edizioak irudi berria eta modaren munduko hogei firma eta profesional baino gehiago dakartza

  • La Encartada Modaren 2025eko edizioak irudi berria eta modaren munduko hogei firma eta profesional baino gehiago dakartza

  • Ekainaren 14an, Bizkaiko Foru Aldundiak, Sinpatronen zuzendaritzapean eta Basque Biodesign Centerren laguntzarekin, La Encartada Modaren XI. edizioa egingo du, La Encartada Fabrika - Museoan (Balmaseda). Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke, eta izena aldez aurretik eman behar da ekitaldiko jardueretara joateko web-aren bitartez. Aurten ere bertaratzen direnentzako autobus-zerbitzua egongo da Bilbotik eta Balmasedatik

La Encartada Modaren hamaikagarren edizioan, beste irudi eta programazio bat eskainiko digute, modako ekitaldi horretan diseinua, berrikuntza, tradizioa eta jasangarritasuna izango baitira ardatz. Balmasedako La Encartada Fabrika - Museoak eskaintzen digun leku paregabean, ekainaren 14an, moda eta industria-ondarea fusionatuko dira berriro.

Gaur goizean, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatu Leixuri Arrizabalagak, ekitaldiaren zuzendari Alberto Sinpatronek, eta Basque BioDesign Centerreko ordezkari María Pastor Corralesek aurkeztu dute zer programazio izango duen urteko moda-ekitaldi horrek, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Alberto Sinpatronen zuzendaritzapean eta Basque Biodesign Center-en laguntzarekin.

Leixuri Arrizabalagak azaldu duenez, "La Encartada Moda espazio paregabea da diseinuko profesionalek, bertakoek zein nazioartekoek, euren talentua erakutsi, idea barriak aztertu eta modaren sektorean bidea egiteko." Gainera, edizio berri honetan estreinatuko den ekitaldiaren irudi berria aurkeztu du diputatuak, "moda, artea, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituen programa anitza" hartuko duena.

Oraingo honetan, La Encartada Modan, tokiko eta nazioarteko 25 diseinu-firma eta -profesionalen lanak erakutsiko dituzte. Desfileak, erakustaretoak, tailerrak, eskola magistralak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta instalazio artistikoak, horiek guztiak dira askotariko programazio baten ardatza, eta horiek guztioriek bihurtzen dute topagune La Encartada Moda, hau da, diziplinen, belaunaldien eta modaren etorkizuneko ikuspegien topagune.

10:00etatik 22:30era, bertaratuek La Encartada Fabrika - Museoaren inguruneaz gozatu ahal izango dute, egun osoan zeharreko musikaldietan, jaki-autoetan, eta modari lotutako jardueretan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 19
  • Gaia Bestelakoak, Diseinua