Aurelia Arkotxa omendu du Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak
- Ekainaren 7an egingo dute kultur topaketa Lapurdiko herrian, seigarrenez, "Euskaraz bagara" lelopean. 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira, iaz baino lau gehiago
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren seigarren edizioa ekainaren 7an izango da, Lapurdiko kostaldeko herrian. "Euskaraz bagara" lelopean, Aurelia Arkotxa poeta, ikertzaile, irakasle eta euskaltzain osoa omenduko du kultur hitzorduak.


