CAF-Elhuyar Sariak 2025
Abian da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Sariketa honen helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa eta kazetaritza bultzatzea, saritzea eta aitortzea, eta gai horiek gizartera hurbiltzea, argazkilaritza-lanak ere aitortuz. Elhuyarrek antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin.
Aurtengo edizioaren leloa Begi berriz kontatzeko da, berrituta baitator CAF-Elhuyar sariketa. Gizartearen etengabeko bilakaerarekin bat eginez, kategoriak egokitu dira; artikuluak eta audioak saritzeko kategoriei, argazkilaritza zientifikoarena gehitu zaie. Gazteek leku berezia izango dute kategoria horretan, eta argazkien bitartez beren ikuspegia ematera gonbidatuko dituzte.
Kategoria hauek osatzen dute sariketa:
- Dibulgazio-artikuluak. Euskaraz sortutako dibulgazio-lanak aurkeztuko dira, zientzia eta teknologiaren arlokoak.
Orokorrak: edozein zientzia- edota teknologia-gairi buruzko dibulgazio-artikuluak.
Norberaren ikerketan oinarritutako artikuluak: zientziako edota teknologiako norberaren tesietan oinarritutako dibulgazio-lanak edota norbere ikerketari buruzko artikuluak aurkeztuko dira.
Saria: 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
- Zientzia-kazetaritza. Kategoria honetan, argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, bi formatutakoak.
Idatzizkoak: euskarazko hedabide batean argitaratutako zientzia-kazetaritzako artikuluak.
Audioak: zientzia eta teknologiako gaiak gizarteratzeko irrati-piezak edo podcast-audioak, euskaraz sortuak.
Saria: 1.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
- Argazkilaritza-lanak. Kategoria berri honetara, zientziarekin edota teknologiarekin lotura duten argazkiak aurkeztuko dira. Bi azpikategoria egongo dira:
Helduak: 18 urtetik gorakoentzat.
Saria: 2.000 euro, oroigarria eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Gazteak: 14-18 artekoentzat.
Saria: zientzia edota teknologiarekin zerikusia duen esperientzia bat gozatzeko aukera (1.000 euro inguruko balioa) eta Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza.
Horietaz gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza jasoko ditu saridunak, eta sari hau bateragarria da beste sariekin.
Lanak 2025eko uztailaren 1era bitartean aurkez daitezke, helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 14(e)tik 2025(e)ko Uztailak 1(e)ra
- EntitateaCAF, Elhuyar
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaBestelakoak
- JardueraSorkuntza, Ikerketa
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


