Bilboko Udalak BAS (Bilbao Arte Sakroa) jaialdiaren programazioa aurkeztu du, bost kontzerturekin apirilaren 10etik 14ra
"Mirespena / Admiración" izenburupean, emanaldiak Gizakunde elizan egingo dira egunero, 19:30ean
La Ritirata, The Tallis Scholars, London Handel Players, Bilboko Koral Elkartea eta La Spagna izango dira kontzertuen protagonistak
Sarrerak apirilaren 1etik aurrera erosi ahal izango dira Arriaga Antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.eus webgunean, musika-musica.bilbao.eus webgunean eta elizan kontzertu bakoitza baino 30 minutu lehenago
Gizakunde elizak Bilboko Udalak antolatutako BAS (Bilbao Arte Sakro) jaialdia hartuko du apirilaren 10etik 14ra. "Mirespena / Admiración" izenburupean, Bach, Carissimi, Palestrina edo Zubiaurre konpositoreen musika entzungo da. Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira.
Aurtengo edizioko sarreren salmenta apirilaren 1ean, asteartea, hasiko da eta 10 eurotan egongo dira salgai Arriaga Antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.eus eta musika-musica.bilbao.eus webguneetan, baita elizan ere, kontzertu bakoitza baino 30 minutu lehenago.
BAS, BILBAO ARTE SAKRO, 2025 JAIALDIAREN PROGRAMAZIOA
- La Ritirata. Apirilak 10, osteguna
- The Tallis Scholars. Apirilak 11, ostirala
- London Handel Players. Apirilak 12, larunbata
- Bilboko Koral Elkartea. Apirilak 13, igandea
- La Spagna. Apirilak 14, astelehena


