"Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna" filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan


Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hirugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Sinopsia

Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubritzen dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Bi lagunek ez dakite nola kudeatu egoera, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere.

Emanaldiak eta hurrengo estreinaldiak

Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Zinema (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Zugaza Zinema (Durango), Oñatiko Zinema (Oñati) eta Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: martxoaren 28an, Frida.


  • DataMartxoak 6
  • Gaia Ikus-entzunezkoa