Ekoiztu 2025 II - Ekoizpenerako laguntza deialdia

  • Ekoiztu 2025 II - Ekoizpenerako laguntza deialdia

Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi eta baliabide programa osatzeko.

Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.

Deialdiaren helburuak

  • Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
  • Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
  • Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.

Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira: Estudio eta baliabideak. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, 2025eko urtarriletik ekainera bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabideak modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.

Datak

  • Deialdiaren itxiera: 2025eko apirilaren 4an, 15:00etan.
  • Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.
  • Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2026eko urtarrilaren 9an.

Oinarriak osorik (PDF - 1,79 MB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 24(e)tik 2025(e)ko Apirilak 4(e)ra
  • EntitateaHUARTE Arte Garaikideko Zentroa
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraEkoizpena
  • Harremanacoordinacion@centrohuarte.es

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.