Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai eta Ingot, Zeidfest Gaztea jaialdian
- Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo dute BECen, eguerditik aurrera. Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters eta Betagarri taldeak ere arituko dira kontzertuan, besteak beste
Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot ere Zeidfest Gaztea jaialdian izango dira apirilaren 5ean, Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko espazioan. Ateak 11:00etan irekiko dituzte, eta ordubete geroago hasiko dira kontzertuak.
Aurretik iragarrita zeuden artista eta taldeei gehituko zaizkie horiek guztiak: Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele Gogoan kontzertua (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik).


