Enaitz Zestau Telletxea, Kattin Madariaga Apaolaza eta Eneko Lazkoz Martinez izan dira V. Bertsopaper Lehiaketaren irabazleak
- Guztira 27 sortzailek eman dute izena aurtengo edizioan, eta hiru kategoriatan banatutako 28 bertsopaper aurkeztu dituzte
Enaitz Zestau Telletxea, Kattin Madariaga Apaolaza eta Eneko Lazkoz Martinez izan dira V. Bertsopaper Lehiaketaren irabazleak. Guztira 27 sortzailek 28 bertsopaper aurkeztu dituzte Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako lehiaketan: 11 A kategorian, haurrenean; 3 B kategorian, gazteenean; eta 14 C kategorian, helduenean. Kategoria bakoitzean, hiru lan hoberenak saritu dituzte. Sariak banatzeko ekitaldia otsailaren 6an izanen da, 18:30ean. Nafarroako Antzerki Eskolan eginen den ekitaldi hori laster aurkeztuko den Bertsoaroa programaren parte da.


