Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ZINEMALDIA: lehen lehendakariordea Eduardo Chillidari buruzko 'Ciento Volando' dokumentala ikustera joan da

Argitalpen-data: 


      IMG_0346.JPEG
Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ibone Bengoetxea, 'Ciento Volando' dokumentalaren emanaldian izan da. Dokumentala Eduardo Chillida eskultorearen jaiotzaren mendeurrenaren harira ekoizi da eta bere bizitza eta legatua jorratzen ditu.

Dokumentalaren aurkezpenean izan dira, halaber, Arantxa Aguirre zuzendari eta gidoilaria; Jone Laspiur narratzailea; Iñaki Gomez, Bixagu Entertainment ekoiztetxetik eta Fernando Riera, A Contracorriente Films ekoiztetxetik; Gaizka Bourgeaud, Rafaél Repáraz eta Txarli Arguiñano argazki-zuzendariak; Carlos de Hita soinu-zuzendaria; Miguel Zugaza, arte-historialaria; eta Mikel Chillida, Chillida Lekuko Garapen zuzendaria, eskultorearen senideekin batera.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)