Pertsona bat hil da N-634 errepidean, Eibarren, izandako zirkulazio-istripu batean

Argitalpen-data: 

Pertsona bat hil da gaur, ostirala, N-634 errepidean, Eibar parean, bi ibilgailuk talka egin ondoren.

Accidente-de-Trafico

Istripu larria gaueko bederatziak aldera gertatu da, bi autok aurrez aurre talka egin dutenean N-634 errepidean, Eibarren. Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaile-talde batek erreskatatu behar izan ditu. Azkenik, bertaratutako osasun-zerbitzuek horietako baten heriotza baieztatu dute. Bestea zaurituta, Donostiako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Ertzaintzaren patruilak trafikoa erregulatzen ari dira, eta ezbehar tragiko hori argitzeko ikerketa hasi dute.