Pertsona bat hil da A-15 errepidean, Hernanin, motor istripu batean

Argitalpen-data: 

Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu da gaur, asteartea, arratsaldean A-15 errepidean, Hernani parean, izandako trafiko istripu baten ondorioz.

accidente

Ezbeharra arratsaldeko sei eta erdiak aldera gertatu da A-15 errepidean, Hernaniko Karabel auzoaren inguruan. Donostiarako bidean zihoan motor batek kontrola galdu du, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, eta bidetik atera da. Motorrean zihoazen bi pertsonetatik, bat hil egin da, eta bestea, ibaira erori dena, hainbat lesio izan ditu. Donostia Ospitalera eraman dute, uretatik atera eta osasun-zerbitzuek artatu ondoren.

Ertzaintzak zirkulazioa arautzen du, Gipuzkoako hiribururantz auto-ilarak sortu baitira, eta dagozkion polizia-ikerketak hasi ditu istripu tragiko hori eragin duten arrazoiak argitzeko.