Nerea Melgosa ETA´k hildako Miguel Angel Blanco zinegotziari eskainitako lorategien inaugurazioan izan da

Argitalpen-data: 


      2024._01_17_Jardines_M._Angel_Blanco_0244.jpg
  • Txile karrikan, Txagorritxu auzoan, Gasteiz
  • "Izua eta indarkeria pairatu duten beste pertsona askok bezala, Miguel Ángel Blancok eta bere familiak oroitzapenen artean maitagarriena eta hurbilena merezi dute"

VG 2024 01 17

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua, Miguel Angel Blanco ETA´k 1997´ko uztailaren 12´an hil zuen Ermuko zinegotziari eskainitako lorategien inaugurazioan izan da gaur goizean, Gasteizko Txile karrikan. Gurasoak eta arreba Arabako hiriburuan bizi izan ziren denbora batez.

Gasteizko alkate eta zinegotzi Cristina Cuestak, Miguel Ángel Blanco Fundazioko presidenteak, eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian, eta Miguel Ángel Blanco´ren omenezko plaka bat eskaini dute Txile karrikako 7. zenbakiaren aurrean, haren izena daramaten lorategietan.

"Izua eta indarkeria pairatu duten beste pertsona askok bezala — esan du Nerea Melgosa´k—, Miguel Ángel Blanco´k eta bere familiak euskal gizartearen oroitzapenetatik maitagarriena eta hurbilena merezi dute, eta gaur egun gure hiriburuan eskaintzen diegu".

1997´ko uztailaren 10´ean, osteguna, Blanco bahitu zuten ETA´ko terroristek. Horrek erreakzio sozial handia eragin zuen ETA´ren aurka. Bi egun geroago, Blancoren bahiketaren aurkako manifestazioa deitu zuten Bilbon. ETA´ren aurkako inoizko manifestaziorik handiena izan zen, 500.000 lagun bildu zituena. Donostian, Gasteizen, Iruñean, Madrilen, Bartzelonan eta beste hiritan ere manifestazioak izan ziren. Guztira, 2,5 milioi pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte bahiketaren aurkako manifestazioren batean.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)