'Nerabe gizonezkoekin berdintasuna eta maskulinitatea lantzeko ikuspegi eta tresna pedagogikoak' tailerra

Argitalpen-data: 

Tailerra Bilbon, azaroaren 6an, 13an eta 20an eta Gasteizen azaroaren 8an, 15ean eta 22an emango dugu.

ikastaroa maskulinitateak 2024

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak. Estrategiak eta baliabide pedagogikoak'. Juan Manuel Feito Guerrero. Piper Txuriak- berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea- izango da tailerraren formatzailea. 


Tailerraren helburu orokorra da taldeko bizipenean eta hausnarketan oinarritutako ikaskuntza eremu bat sortzea, parte-hartzaileak maskulinitateari buruzko lanaren esanahia eta dimentsioa ulertzera eramango dituena, eta nerabeekin hezkuntza arlo baten barruan gai horri heltzeko estrategia eta baliabide pedagogikoak garatzera eramango dituena.

Best helburu batzuk hauexek dira:

-Patriarkatuan, sexismoan, misoginian eta gizonezkoen dominazioan oinarritutako maskulinitatea eraikitzen duten genero-sozializazioko mekanismoak identifikatzea.

-Maskulinitate hegemoniko tradizionalaren estereotipoak eta genero-ezaugarriak arakatzea, "femeninoekin" alderatuz.

-Aurrekoari lotuta gizonen eta emakumeen bizitza baldintzatzen eta kaltetzen duten moduak ulertzea, maila guztietan.

-Eredu hegemoniko horren ordezko maskulinotasunak erakustea, berdintasun- eta lankidetza-balioetan oinarritzen baitira, eta femeninoarekiko errespetuan.

-Tresna pedagogiko zehatzak sortzea hezitzaileok nerabeekin lan hori egin ahal izateko, eta arrakasta izan duten tresna batzuk ezagutaraztea.

Informazio gehiago

Tailerraren inguruko irakurketa gida HEMEN

Ikastaroa GAZTELERAZ emango da. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Noiz: 2024ko azaroaren 6an, 13an eta 20an
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea urriaren 15etik 23ra
  • Taldea: 20 lagun 

Bigarren edizioa Gasteizen:

  • Noiz: 2024ko azaroaren 8an, 15ean eta 22an
  • Non: El Campillo Gizarte etxea. Santa María, 4 A
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea urriaren 15etik 23ra
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea urriaren 15etik 23ra

Bertan parte hartzeko urriaren 15ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.