Moody's kreditu-kalifikazioko agentziak berretsi egin du Euskadiren “A3” ratinga, eta hobetu egin du bere ikuspegia (Outlook) “egonkor”etik “positibo”ra, “kreditu-sendotasun nahikoa” duela iritzita, Espainiako ratingak duen posizioaren gainetik ere (Baa1).
Moody’s agentziak egindako balorazioaren arabera, Konstituzioan jasotako finantza-araubideak hobekuntza hori ahalbidetzen du. Izan ere, uste du zerga-esparrua araubide komunaren pean dauden gainerako autonomia-erkidegoena baino “handiagoa” duela, eta Euskadiren “likidezia-posizio erosoa”k nabarmen murrizten duela birfinantzaketa-arriskua. Ildo horretatik, Moody’s agentziak nabarmendu du azken urteotan finantzaketa-defizitak edo finantzaketa-superabitak “oso txikiak” izan direla, eta zor-karga txikia, eta aurreratu du Euskadik “emaitza fiskal sendoei eutsiko diela datozen hiru urteetan”.
Txostenean, kalifikazio-agentzia horrek Eusko Jaurlaritzaren “aurrekontuak kudeatzeko estrategia sendoak” nabarmentzen ditu, “aurrekontuak kontrolatzeko plan zorrotzak” aplikatzen baititu, eta, aldi berean, “txosten finantzarioak aurkezteko gardentasuna eta azkartasuna” baliarazten baititu.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)