Lehendakariak alderdi politikoekin egiten ari den bilerekin jarraitu du, Euskadiko PPko presidentearekin

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales Lehendakaria Javier de Andrés Euskadiko Alderdi Popularreko presidentearekin bildu da. Bilera, Lehendakariak atzo hasi zuen bilera sortako bigarrena, Ajuria Enea Jauregian izan da, Jaurlaritzaren programa partekatzeko, Herriaren lehentasunei eta erronkei buruzko hausnarketa bateratua egiteko eta lan-metodologia bat ezartzeko. Landutako gaiei dagokienean, aipagarriena da Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzeko helburua.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)