Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak jarraipena emango dio Balmasedako Bunielgo Markesaren liburutegiko katalogazioari eta, aurten,  16.000 eurorekin lagunduko ditu lanak (Gobernu Bilera 2024-11-19)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Eusko Jaurlaritzak eta Kultura Ministerioak hitzarmena sinatu dute, aurten ere, ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa aberasteko. Lan horiek egiteko 16.000 euro bideratuko dira: Kultura Ministerioak % 65 jarriko du, hots, 10.400 euro eta Euskal Autonomia Erkidegoak % 35, 5.600 euro. Hitzarmen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publiko eta pribatuetan dauden eta bere aniztasunagatik, berezitasunagatik edo aleen ezaugarri bereziengatik ondare bibliografikoaren parte diren obren katalogazio lanak edo datu bilketak finantziatuko dira.

2023an ere bi administrazioek hitzarmena sinatu zuten ondare bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa egiteko, eta katalogazio lan horiek Bunielgo Markesaren liburutegiaren katalogazioa egiteko bideratu ziren. Balmasedako Udalaren jabetzako liburutegi honek XVII. mendetik XX. mende amaiera arteko 11.000 liburu inguru jasotzen ditu. Garrantzi handiko dokumentuak dira, testamentuak eta eskriturak besteak beste, eta Balmasedako historiari buruzko datu interesgarriak eman ditzakeelako. 2023an liburutegiaren katalogazioaren zati bat egin zen eta 10.000 eurorekin lagundu ziren lanak. 2024an liburutegiaren katalogazioarekin jarraitzeko asmoa dago eta hitzarmen horrek lanak ahalbidetuko ditu.

Akordioaren arabera, datuak Espainiako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboko datu baseetan gordeko dira eta kopia bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko datu baseetan gordetzeko. Herritarrek katalogo hori Euskadiko irakurketa Publikoaren Sarearen bitartez kontsultatu ahal izango dute.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)