Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriaga WADA- World Anti-Doping Agency-ren urteko simposioan izan da. Aurtengoa WADAren 25. urteurrena ospatzeko topaketa izan da eta agentziak urte hauetan izan duen garapena aztertzeko baliatu dute sinposioa. "Misio bat – Talde bat" lelopean, WADAren Urteko Sinposioak nazioarteko federazioetako, nazio eta eskualde mailako dopinaren aurkako erakundeetako eta ekitaldi handietako erakundeetako profesionalak biltzen ditu, baita kirolariak, gobernuak, WADA-k akreditatutako laborategiak, atleten pasaportea kudeatzeko unitateak, zerbitzuen hornitzaileak eta ikertzaileak ere, dopinaren aurkako munduko sisteman aurrera egiteko helburuarekin.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)