- Amsterdam hiriak koordinatua, Europako Batzordeko Migrazio eta Barne Gaietarako Zuzendaritza Nagusiarekin batera.
Amsterdam/Vitoria-Gasteiz 2024 01 31
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak lehen aldiz parte hartu du Migratzaileak eta Errefuxiatuak Gizarteratzeko Hiri Agendaren Elkartearen bileran, Amsterdam hiria –Niels Tubbing eta Mark Boekwikt- koordinatzen duen, Europako Batzordeko Migrazio eta Barne Gaietarako Zuzendaritza Nagusiarekin batera.
Euskadirekin batera 15 kide berri sartu dira: Kudwa Elkartea, Nova Consorzio Nazionale per l 'innovazione sociale, Varsovia, Bologna, Timisoara, Fuenlabrada eta Prato hiriak, Frantziako Gurutze Gorria, Coimbrako Unibertsitatea, Hello Europe elkartea (Turkia), Europako Eskualdeen Biltzarra, Sardinia eskualdea, Egmont Institutua (Belgika), Eslovakiako errefuxiatuei laguntzeko Mareena GKEa eta Kataluniako Generalitatea.
Urte hauetan egin diren ekintzen ardatzak honako hauek izan dira: inoren kargura ez dauden adingabeak babesteko gomendioak, integrazio-politikak, adierazleen azterketa, hiriek EBren integraziorako finantzaketarako duten sarbidea hobetzea, integrazio-estrategiei buruzko Akademia bat eta Migratzaileen Europako Aholku Kontseilua ezartzea. Europako hirietan bereizketaren aurka borrokatzeko politikak hobetzeko eta migratzaileak eta errefuxiatuak osasun-arretara iristeko ere lan egin da.
Migratzaileak eta Errefuxiatuak Gizarteratzeko Hiri Agendaren Elkartea lotuta dago Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunarekin eta 2021-2027´rako Integrazioaren eta Gizarteratzearen arloko Ekintza Planaren lau zutabeekin: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta gaitasunak, osasuna eta etxebizitza.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)