Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala abian jarri du

Argitalpen-data: 

HABEk, Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, euskara online ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala abian jarri du. Ikas-plataforma honen bitartez euskara edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi euskara eroso eta malgu ikastea posible izango da. INGURAk bideoetan oinarrituta ariketa ugari eskainiko ditu, hasiera-hasieratik ikaslea hizketan jarriz eta, bestalde, egungo ikas-beharrei erantzungo dien eredu tutorizatu modernoa ahalbidetuko du. Legealdi honetako helburua izan da ikasle-helduen matrikularen doakotasuna sustatzea eta bide beretik doa orain egiten den INGURAren eskaintza.

HABEren eta Irekiaren albiste osoa.