Euskadik Siriako beste sei familia hartuko ditu Auzolana III - Babezletza Komunitarioa programaren hirugarren edizioaren esparruan (Gobernu Bilera 2024-12-23)

Argitalpen-data: 


      Argazkia.jpg

Azken egunotan, Siriatik etorritako sei familia iritsi dira Euskadira Auzolana III – Babesletza Komunitarioa programaren edizio berri batean parte hartzeko.  Eredu horren bidez, Espainiako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan Estatura ACNURen bidez iritsi diren errefuxiatuak hartzen ditu autonomia-erkidegoak.

Martxan jarri zenetik bost urte beteko direnean, programak berriz ere besoak luzatu ditu familia horiek hartzeko eta, horrela, hirugarren edizioari ekiteko.  Harrera-eredu horretan, administrazio publikoen, gizarte-erakundeen eta gizarte zibilaren artean hartzen dute ekimena eta erantzukizuna, eta, aldi berean, herritarrei aukera ematen zaie errefuxiatuak integratzeko prozesuan laguntzeko lanean zuzenean parte hartzeko. 

Gaurko Gobernu Kontseiluak, hain zuzen ere, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek, Gizarteratzeko Loiolaetxea elkarteak, Alboan fundazioak eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioak Auzolana programa honen hirugarren edizioa garatzeko jasotzen dituzten dirulaguntzak luzatzea onartu du gaur. Guztira, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak ia 95.000 euro bideratuko ditu gizarte-erakunde horietara.

Tokiko taldeak erreferentziatzat eta katalizatzailetzat hartzen dira, ugaltzen diren loturak sortuz. Lehenengo bi edizioetan Euskadik hirurogei pertsona inguru hartu zituen eta hamar talde sortu ziren Gasteizen, Bilbon, Zallan, Arrigorriagan, Portugaleten, Donostian eta Tolosan. Talde horiek, hirurogeiren bat boluntariok osatzen dituzte, eta aipatutako elkartearen laguntza dute, Eusko Jaurlaritzaren bermea izateaz gainera.

Babesletza Komunitarioko programa hau errefuxiatuen babeserako eskubidea bermatzea baino urrunago doa, laguntasun handiagoa eskaini nahi baitu laguntza-sareak sortuz.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)