Euskadik etorkizun hobea eskaintzen die inoren kargura ez dauden Adingabe Atzerritarrei hezkuntzaren bidez (Gobernu Bilera 2024-11-26)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Otxarkoaga ikastetxeak "Lehen Hezkuntza Harrera" programa zuzentzen du, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei arreta berezia emateko. Eusko Jaurlaritzak 2016/2017 ikasturtetik finantzatzen du ezohiko programa hau.

Programa hau abian jarri zenetik jaso duten ikasleen kopuruak gora egin du. 2017tik aurrera, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren hazkundea nabarmen handitu da; beraz, dirulaguntzaren bidez finantzatzen diren taldeen kopurua ere handitu da, eta 80.000 euroko ekarpen gehigarria onartu da. Guztira, ekitaldi honetan, 595.420 € inbertitu dira Otxarkoaga ikastetxeko “Lehen Hezkuntza Harrera” programan.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)