Elankidetzak Saharar herriarekiko elkartasunerako gazteriaren nazioarteko III. Foroaren antolaketa babestuko du (Gobernu Bilera 2024-6-18)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg
  • Foroa Euskadin egingo da, aurtengo urriaren lehenengo hamabostaldian

Gobernu Kontseiluak 30.000 euroko dirulaguntza onartu du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoren Lagunen Elkarteari zuzendua. eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa, Saharako herriari elkartasuna adierazteko nazioarteko gazteen sare bat bultzatzea babestuko du, eta, horretarako, foro bat antolatuko da.

Saharako gazteak banatuta daude Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetan, Marokoko lurralde okupatuetan, lurralde liberatuetako gerra-frontean eta diasporan. Hala ere, Saharako gazteek aktibo jarraitzen dute, eta, 2021etik aurrera, nazioarteko gazteen sare solidario bat sustatzen dute. Sare hori ehuntzen jarraitzeko, Mendebaldeko Sahararekin elkartasunerako gazteriaren nazioarteko III. Foroa antolatuko dute, SEADeko Lagunen Elkartearen laguntzarekin.

Hirugarren edizioa 2024ko urrian izango da Euskadin, eta horren helburu nagusia da indarkeriarik gabeko erresistentzia zibileko ekimenak indartzea eta elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustua egiten jarraitzen duten gazte horiei guztiei ahotsa ematea. Espero da foroan parte hartze Afrikako, Asiako, Europako eta Latinoamerikako 150 ekintzaile gaztek, Saharako gatazka konpontzen lagunduko duten politikak sustatzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)