- Egungo Dantzako Sari Nazionalak, Melania Olcinak, Bilbo-Bizkaiko Nazioarteko XXV. Dantza Jaialdia inauguratu du gaur goizean Arte Ederren Museoan, “La declamación muda” piezarekin.
sarrera librearekin izan du, eta erakusketa-gunean bertan ikusi ahal izan dena - Dantzaldia 2024 abendura arte luzatuko da, eta dantza garaikidearekin hamar bat hitzordu izango dira hainbat agertokitan: Arte Ederren Museoaz gain (honako emanaldi hauek hartuko ditu urriaren 1ean), Guggenheim-en, Azkuna Zentroa-n, Barakaldo Antzokian edo La Fundición-en, lehiaketaren bultzatzailea dena
Gaur goizean inauguratu da Dantzaldia 2024, Bilbo-Bizkaiko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XXV. edizioa, Bilboko Arte Ederren Museoan, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea,
Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputatua bertan zirela. Horiekin batera, bertaratutakoek "La declamación muda" pieza ikusi ahal izan dute, doan, Melania Olcinarena, egungo Dantzako Sari Nazionala (Interpretazio modalitatean). Bertan, Olcinak berak (Bartzelona, 1982) tronboi-jotzaile batekin bat eginten du, musika zuzenean jotzen duena eta, aldi berean, dantzariaren eta koreografoaren mugimenduekin eta arnasketarekin bat datorrena. Emanaldia paregabea izan da, erakusketa-gunean bertan egin baita (24. aretoan), pinakotekako artelanez inguratuta.
Inaugurazio-emanaldi horren ondoren, Dantzaldia 2024k hamar bat hitzordu programatu ditu dantza garaikidearekin lurraldeko hainbat agertokitan abenduaren 5era arte. Guggenheim Bilbao, Azkuna
Zentroa-Alhóndiga Bilbao, Barakaldo Antzokia edo La Fundicion-ek (lehiaketaren areto bultzatzaile eta programatzailea) ikuskizunak ez ezik, masterclass bat, tailer bat eta, are, dantzazinema ere hartuko dituzte. 2000. urtean sortu zen jaialdi bizkaitarraren 25. urtebetetze hau ediziorik nazioartekoena izango da. Italia izango da herrialde gonbidatua, "Tempi di danza Italiako dantza garaikidearen hedapenaren alde lan egiten duen erakundearen konplizitateari esker", azaldu du Laura Etxebarriak, Dantzaldiako zuzendarikideak, gaur goizean inaugurazio-ikuskizunaren aurretik eman duen prentsaurrekoan. Horrela, Alpeetako hiru konpainiak ikuskizun bana estreinatuko dute Estatuan: Nicola Galiren "Deserto tattile" (azaroaren 7an, Azkuna Zentroan), Luna Cenereren "Shoes on" (azaroaren 17an, La Fundicionen) eta Jacopo Jennaren "Some Choreographies" (azaroaren 21ean, Azkuna Zentroan). Dantzaldia 2024k Estatuan eskainiko duen laugarren estreinaldia azaroaren 30ean iritsiko da Portugaldik ("Feedback", CRL, La Fundición).
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)