"Klara eta hazi magikoen misterioa" filma, EAEko zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan
- Klara eta hazi magikoen misterioa filma abenduaren 25ean estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film norvegiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hamaikagarren filma da, SuperKlaus lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Sinopsia
Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Hurrengo estreinaldiak
Halaber, film berri bat estreinatuko da datorren urtarrilaren 31an, Zinema Euskaraz programaren barruan: Zorro y liebre.


