Durangon, 2024ko azaroaren 28tik 2025eko otsailaren 2ra, "Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea" erakusketa izango da ikusgai artistaren mendeurrenaren baitan

  • Durangon, 2024ko azaroaren 28tik 2025eko otsailaren 2ra,

  • Irekiera ofiziala 19:00etan izango da, San Agustinalde kaleko 16an, eta bertan izango dira Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea eta Gerediaga Elkarteko ordezkariak, ekitaldiaren antolatzaileak eta museoa
  • Erakusketan 50 lan baino gehiago aurkeztuko dira, 1940ko hamarkadatik 2012ra bitartekoak, eta horietako asko lehen aldiz erakutsiko dira. Erakusketa lau ataletan antolatuta dago: diseinu grafikoa, ilustrazioak, marrazkiak eta kartelak

Durangoko Arte eta Historia Museoak datorren ostegunean, azaroak 28, irekiko ditu ateak "Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea", XX. mendeko euskal artista garrantzitsuenetako baten jaiotzaren mendeurrena ospatzeko jardueren barruan kokatzen den erakusketa. Irekiera ofiziala 19:00etan izango da San Agustinalde 16an, eta bertan izango dira Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea, Nestor Basterretxearen familiaren ordezkariak eta Gerediaga Elkarteko ordezkariak, ekitaldiaren antolatzaileak eta museoa. Ekitaldian, gainera, nazioartean ezaguna den euskal talde baten musika emanaldia izango da.

Egun bat lehenago, azaroaren 27an, Astarloa kulturgintzako lehendakari eta kultura zinegotzi Paule Sanchezek, Gerediaga elkarteko Beñat Gaztelurrutiak eta Nestor Basterretxearen seme Gorka Basterretxeak erakusketaren nondik norakoak eskaini dituzte Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Erakusketa 2025eko otsailaren 2ra arte egongo da zabalik, eta Basterretxearen alderdi ez hain ezagunean murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die herritarrei, diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa egiten duen lana ardatz hartuta. Ildo horretan, 1940ko hamarkadatik 2012ra bitarteko 50 lan baino gehiago aurkeztuko dira, eta horietako asko lehen aldiz erakutsiko dira. Erakusketa lau ataletan antolatuta dago: diseinu grafikoa, ilustrazioak, marrazkiak eta kartelak. Lan hauek sortzailearen aldakortasuna erakusten duten pieza intimoak eta euskal kulturaren benetako ikur bihurtu diren beste batzuk biltzen dituzte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 27
  • Gaia Ikusizko arteak