"Robinson: 10 biziraupen historia" erakusketa inauguratu dute Itsasmuseum Bilbaon


  • Muturreko egoerak gainditu zituzten gizon eta emakumeen kontakizunak biltzen ditu erakusketak formatu handiko komikietan
  • Jarduera osagarrien programa bat dago eta Robinson Txikik bisita parte-hartzaile bat eskaintzen du familian gozatzeko
  • Itsasmuseum Bilbaon bisitatu ahal izango da 2025eko ekainera arte

Gaur goizean, Leixuri Arrizabalaga Itsasmuseumeko presidente eta Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak eta Julián Díaz komisarioak eta Álvaro Parro erakusketaren laguntzailea den Laboral Kutxako tokiko komunikazio teknikariak Robinson: 10 bizaraupen historia aurkeztu dute, giza biziraupenaren eta premia larriko egoeretan dugun portaeraren gai unibertsala jorratzen duen proiektua.

Erakusketak 3 gune tematiko ditu: Robinson Crusoe. Liburu baten biografia; Robinsonak Robinsonen aurretik; eta Robinsonak Robinsonen ondoren. Robinson Crusoe eleberria da abiapuntua, biziraupenaren eta abenturaren esparruan erreferente handia.

Biziraupen historiak

Robinson, aspalditik, adjektibo bat da, muturreko baldintzei aurre egin behar izan dieten pertsonak biltzen dituen kategoria bat. Erakusketak benetako robinson hauek ditu ardatz.

Muturreko egoerak gainditu zituzten gizon eta emakumeen 10 istorio biltzen ditu erakusketak, formatu handiko 10 komikiren bidez oso modu bisualean azalduta, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Komikietako lauk XVI. eta XIX. mendeko egileen lan grafikoak berreskuratu dituzte, horietako hiruk, zoritxarrez, anonimoak, komikiaren historian sartzea mereziko zutenak beren sorkuntzen kalitateagatik. Testuak eta irudiak berreskuratu eta eguneratu egin dira. Beste sei komiki sortu berriak dira, Julián Díazen gidoiekin eta Eva Gutierrezen ilustrazioekin.

Bi emakumeren istorioak nabarmentzen dira: Marguerite de la Rocque goi mailako frantziar gazte batena Ternuan (1541) eta Tlicho etniako kanadar apal batena 1772an. Gainerako abenturak ez dira atzean geratzen: Hans Stadenek 1547an Brasilen kanibalekin bizitakoa; 1596an Artikoan egindako lehen negualdia, Willem Barents nabigatzaile holandarraren jarduera nabarmena; Alexander Selkirkek Juan Fernandez uhartean egindakoa 1704an, gaur egun Robinson Crusoe uhartea bezala ezagutzen dena; La Méduse ontziaren hondoratzea, 1816an Mauritaniako kostaldean hondar baxu batean hondartu eta mundua hunkitu zuena; L 'Aventurek 1825ean Indiako Ozeanoan egindakoa, edo Luis Alejandro Velasco naufragoarena, zeinaren istorioa bikain kontatu baitzuen Gabriel García Márquez kazetari gazteak.

Erakusketak agerian jartzen du Pedro Serrano iruzurgilearen istorio faltsua, gaur egun ere iruzurtia izan zela ez dakiten kroniken objektu dena. Besteak beste, Andres Urdanetaren eskuizkribu baten bidez jakin da istorio hau benetazkoa ez zela. Urdanetak benetako naufragoa pertsonalki ezagutu behar baitzuen, biek Pedro de Alvaradorentzat "aurkitzailearentzat" lan egiten baitzuten:

Erakusketaren diseinu grafikoa Alicia Prieto diseinatzaileak egin du, eta Itsasmuseumeko taldea, Izaskun Etxaniz bilduma eta erakusketen arduraduna buruan, izan da deseinu museografikoaren sortzailea.

Robinson Crusoe

Aipatu den moduan, bizitza mugitua izan zuen Dafoeren eleberritik abiatzen da erakusketa: 1719an argitaratu zen Londresen, Crusoek berak idatzitako autobiografia balitz bezala. Hau da, Daniel Defoe ez zen egile gisa agertzen.

Kritika espezializatuaren iritziz, oso estilo arruntean idatzita zegoen, hainbat akats narratiborekin, eta, batez ere, faltsuki obra historiko gisa aurkezten zela leporatzen zioten, autobiografia gisa, fikziozko lan bat izanik. Hala eta guztiz ere, publikoak best seller bihurtu zuen Robinson Crusoe, eta garai hartan, duela 3 mende, hainbat edizioren kopuru sinestezina lortu zuen, 10.000 ale metatuz hilabete gutxi batzuetan.

Hiru mende geroago, herri-iruditeriaren parte izaten jarraitzen du.

Jarduera osagarriak

Erakusketa irekita dagoen bitartean hainbat jarduera osagarri egingo dira, hala nola bisita gidatuak, hitzaldiak edo solasaldiak. Horien guztien berri aurrerago emango dute.

Familia-plana

Erakusketak familia osoarentzako Robinson Txiki ibilbide espezifikoarekin hartzen du. Bisita autogidatu bat taldean ebazteko biziraupenari buruzko galdera eta erronkekin.

Robinson: 10 biziraupen historia Itsasmuseumen egongo da zabalik 2025eko ekainera arte.

Julián Díaz, erakusketaren komisarioa

Erakusketaren komisarioa Julián Díaz Alonso da, museoetarako eta interpretazio-zentroetarako erakusketen ekoizpenean eta muntaketan eskarmentu handia duen profesionala. Azken urteotan, espezien uharteetara egindako nabigazioak eta azken mendeetako biziraupen-istorioak aztertu eta dokumentatu ditu. JS Elkano. Aztarnaren bila liburuaren egilea da, Itsasmuseum Bilbaorekin batera argitaratua, munduari egindako lehen itzuliaren V. mendeurrena ospatzeko egindako izen bereko erakusketaren edukiarekin.


  • DataAzaroak 26
  • Gaia Ikusizko arteak, Bestelakoak