"Zinemagileen arteko elkarrizketak" programaren laugarren denboraldiak Pilar Palomero, Eider Rodriguez, Mar Coll, Jon Garaño, Antón Álvarez, Marta Nieto eta Paula Ortiz bilduko ditu Donostian


Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostia Zinemaldiaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin, urteko programazio bateratua osatu dute bigarren urtez, zinemaz eta zinematik hitz egiteko. 2024ko urritik 2025eko ekainera bitartean, tokiko, estatuko eta nazioarteko hogei zinemagilek baino gehiagok publiko zabalari helaraziko dizkiote beren proposamen zinematografikoen sortze-prozesuak.

Zinemagileen arteko elkarrizketak

"Zinemagileen arteko elkarrizketak" programaren laugarren denboraldiak interpreteen zuzendaritza aztertuko du Celia Rico errealizadorearekin eta Los pequeños amores bere azken filmeko María Vázquez protagonistarekin; autofikzioa gorpuzteko modua aztertuko du Javier Giner zuzendariaren eta Oriol Pla aktorearekin, lehenengoaren istorioa kontatzen duen Yo, adicto filma oinarri hartuta. Isabel Coixet eta Sara Mesarekin azken denboraldian izandako saioaren ostean, berriz ere, programak literatur egokitzapenetan jarriko du lupa, Paula Ortiz zuzendariarekin eta Javier García Arredondo gidoigilearekin (La virgen roja). Zinegile hasiberriekin eta beste diziplina batzuetatik datozen zinegileekin egingo diren elkarrizketek musika arloan C Tangana gisa ezaguna den Antón Álvarez, La guitarra flamenca de Yerai Cortés bere lehen lanagatik Kutxabank-New Directors epaimahaiaren aipamen berezia jaso duena, eta La mitad de Ana lanean debuta egin duen Marta Nieto aktorea dituzte.

Azkenik, zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi duen El llanto lanaren arte zuzendaritza dotorea eta ekoizpen diseinu konplexua izango dituzte mintzagai Pedro Martín-Calerok eta José Tiradok; María Elorza zuzendariak eta Marian Fernández produktoreak, berriz, A los libros y a las mujeres canto filmaren arrakastaren ondoren "Ez fikzioa ekoiztea" eta Caro Bastiano Ikusmira Berriak egonaldian garatutako proiektuak jasotako Sideral saria izango dituzte hizpide.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa