Laudioko Udalaren dirulaguntzak 2024an kultur programak egiteko
Deialdi honen helburua da Laudioko Udalak Nortasun Arloaren bitartez (Kultur eta Kirol Azpiarloa, Kulturako Zerbitzu Unitatea) kudeatzen dituen dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-araubidean. Dirulaguntza kultura-izaerako jarduera eta egitasmoak antolatu, garatu eta gauzatzeko izango dira.
Lote hauetan banatuta emango dira dirulaguntzak:
1. lotea: 2024an udalerrian kultur jarduerak antolatzekodirulaguntza (40.250,00 euro). Lote honetan, erakunde eta urte bakoitzeko, 5.000,00 euroko dirulaguntza jaso ahalko da, gehienez, lehenengo banaketan.
2. lotea: udalerriko kultura-elkarteek kultura-ekitaldietan parte hartzeko (lehiaketak, txapelketak, bisita kulturalak, etab.), 2024an Laudiotik 40 kilometrora baino gehiagora egin dituzten edo egingo dituzten joan-etorrietarako dirulaguntza (4.600,00 euro). Lote honetan, erakunde eskatzaile eta urte bakoitzeko, 2.000,00 euroko dirulaguntza jaso ahalko da, gehienez, lehenengo banaketan.
Bisita kulturalen kasuan, bisiten programak zerikusia izan beharko du Laudion egingo diren jarduerekin, eta bisitaren helburua arrazoitu beharko da, bai eta berton egiteko ezintasuna ere.
3. lotea: 2024an udalerrirako interes kulturala duten liburuak, diskoak, bideoklipak, film laburrak edo filmak argitaratzekodirulaguntza (1.150,00 euro). Lote honetan, erakunde eta urte bakoitzeko, 500,00 euroko dirulaguntza jaso ahalko da, gehienez, lehenengo banaketan.
Diruz lagun daitezkeen eta diruz lagundu ezin diren gastuak
Diruz lagundu ahalko dira kultura zabaltzeko eta dinamizazio soziokulturaleko jarduerak musikaren, folklorearen, antzerkiaren, dantzaren, letren, arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen esparruetan, eta, oro har, sorkuntzakoetan. Halakotzat joko dira erakusketak, antzerki-emanaldiak, jaialdiak, lehiaketak, kontzertuak, hitzaldiak eta konferentziak, kultura-asteak, bai eta erakundearen beraren jarduerak hedatzeko eta komunikatzeko sortutako material grafikoa eta soinuduna argitaratzea ere, baldin eta jarduera hori bazkideen artean bakarrik egiten ez bada.
Laburrean
- Epea 2024(e)ko Urriak 17(e)tik 2024(e)ko Azaroak 13(e)ra
- EntitateaLaudioko Udala
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Literatura
- JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


