"Iruña Fokatu" argazki-lehiaketa 2024

Iruñeko Udalak "Iruña Fokatu" argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien 2025eko udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber. Argazkiak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 4ko 23:59an amaituko daArgazkirik onenari 900 euroko saria emanen zaio. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren sari bat ere izanen dira, 600 eurokoa eta 500 eurokoa, hurrenez hurren. Bestalde, egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria izanen dute.

Aurreko edizioan bezalaxe, aurten formatu digitalean soilik aurkeztuko dira argazkiak, dagoeneko webgune honetan erabilgarri dagoen izena emateko formularioaren bidez. Neurri horiekin aurkeztutako irudiak epaimahaiak baloratzeko baino ez dira erabiliko. Ondoren, sarituak edo hautatuak izan diren argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira, lehiaketaren antolatzaileek hala eskatzen dutenean, eta formatu fisikoa 28x38cm-koa izango da (bertikala edo horizontala). Webgune honetan bertan kontsultatzen ahalko dira deialdiaren oinarriak. Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dute. Izan ere, ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak.

Argazkiak (2 MBkoak gehienez ere), JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaz ezin izanen dituzte neurri hauek gainditu: 794×1077 pixel bertikalean, eta 1077×794 píxel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen, eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da. Pertsonak erretratatzen dituzten argazkiek bertan agertzen diren pertsonen baimena eta oniritzia beharko dute.

Argazki sarituak eta haiek erabiltzeko eskubideak Iruñeko Udalaren jabetzakoak bilakatuko dira.

Sariak: Lehen saria: 900 €. Bigarren saria: 600 €. Hirugarren saria: 500 €. 2023ko udal egutegia ilustratzeko aukeratutako argazkientzako sariak: 150 €-ko 12 sari. Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi ematen ahalko ditu gehienez ere.

Sari banaketa: Epaimahai teknikoak beste prozedurarik erabakitzen ez badu, abenduan egingo da CIVIVOXen. Epaimahaia argazkigintzako profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute.

Oinarriak eta formularioa


  • Epea 2024(e)ko Urriak 9(e)tik 2024(e)ko Azaroak 4(e)ra
  • EntitateaIruñeko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.