Bilboko Udal Txistulari Bandak soinu tradizionalak berrikuntzarekin eta beste diziplina batzuekin nahasiko ditu "Tradizio koloretan" kontzertu-denboraldi berrian
- Txistulari boskoteak zortzi ikuskizun eskainiko ditu guztira 2025eko urriaren 7tik apirilaren 2ra bitartean, sei Euskalduna Jauregian eta bi Campos Eliseos Antzokian
- Denboraldi berriko hitzorduetan artista handien ohiko ekarpenak izango dira, hala nola Iñar Sastre pianista, konpositore eta moldatzailea, Gorka Eskauriaza baxu-jotzailea eta Onintze abeslari eta konpositorea, baita beste diziplina artistiko batzuetako taldeak ere, hala nola Oinkari Dantza Taldea, Ahotsak abesbatzak eta Bilbao Musikako haur eta gazteen abesbatzak, eta Musikeneko eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleak
- Tio Teronen Semeak dantza-konpainiarekin eta Quim Moya artista katalanarekin egindako kolaborazioak izango dira denboraldi berri honetako berritasun nagusiak, baita txistulariak eta dantza uztartzen dituen ikuskizun bat ere Campos Elíseos Antzokian
Bilboko Udal Txistulari Bandak 2024-2025 denboraldiari begira antolatu dituen kontzertuen egitaraua aurkeztu du gaur goizean. "Tradizio koloretan" urriaren 7an (astelehena) hasi eta 2025eko apirilaren 2an amaituko da.
Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzia eta Bilbao Musikaren Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria; Gorka Zabaleta, Udal Txistulari Bandako zuzendaria arduratu dira kontzertu-zikloaren xehetasun guztiak azaltzeaz. Bilboko Udaletxean garatutako aurkezpenean izan dira, halaber, Ana Madariaga Bilbao Musikako zuzendari gerentea, Ekain Basterretxea, Euskal Herriko txistulari Elkartearen lehendakaria eta txistulari boskotearen gainerako kideak.
Bilboko Udal Txistulari Bandak sei kontzertu ditu programatuta Euskalduna Jauregian eta beste bi berezi, Gabonetakoa eta denboraldi amaierakoa, Campos Elíseos Antzokian. Bilboko taldeak berrikuntza erakargarriekin ekiten dio aurtengo denboraldiari eta ikuskizunetara den publikoak erritmo eta melodia tradizionalen eta berrikuntza eta beste musika-genero eta -estilo batzuen konbinazioaz gozatuko du, baita beste diziplina artistiko batzuekin ere.
Horretarako, Gorka Zabaleta buru duen taldeak kolaborazio-sare zabal eta heterogeneoa izango du bere emanaldietan. Batzuk ohikoak bihurtu dira eta publikoak espero eta asko baloratzen ditu; beste batzuek, berriz, harritzea eta denboraldiari kolore berri bat ematea dute helburu.
Urriaren 7an (astelehena), Euskalduna Jauregia musika-ekitaldi benetan berezi baten eszenatoki bihurtuko da, urtez urte ziklo berriari ongietorria ematen diona, hain zuzen ere. "LURRA TERRA" euskal musikaren herentzia aberatsa gozatzeko aukera paregabea da, eta aurtengo musika-programan, txistu obren oinarria deskriptiboa izango da, gure lurraldeko elementuekin lotuta egongo da. Emanaldiarekin batera naturaren gaia lantzen duten irudiak eta poemak aurkeztuko dira.
Azaroaren 4an, Euskalduna Jauregian, Udal Txistulari Bandak Xabier Otaolea konpositoreak sortutako obrak interpretatuko ditu, Iñar Sastre piano-jotzailearekin laguntzarekin. "TXISTUAK HITZ EGITEN DUENEAN" kontzertua ipuin musikal bihurtuko da, egilearen bizipenetan eta sentimenduetan oinarrituta, eta ekitaldirako propio sortutako ilustrazioekin borobilduko da, publikoari esperientzia paregabea eskainiz.
Azaroaren 27an, Udal Bandak bat egingo du bere aliatu handienetako batekin, Oinkari Dantza Taldearekin, "HAZIAK EROAN" kontzertua eskaintzeko, zeinean euskal erritmoak eta dantzak izango diren ekitaldiaren ezaugarri nagusiak. Bertaratzen direnek koreografia sinkronizatu eta kementsuez gozatu ahal izango dute, bandak interpretatutako melodiei bizia emango dietenak, ikuskizun berezi eta magiko bat sortuz, bai ikusmenean, bai entzumenean. Kontzertu hau aukera paregabea izango da euskal kulturan murgiltzeko eta bere tradizioen edertasuna musikaren eta dantzaren bidez gozatzeko. Interpreteen teknika tradizioarekiko grinarekin bat egite honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) ikasleek hartuko dute parte.
Campos Eliseos Antzokiak Gabonetako ospakizunen epizentro bezala errepikatuko du. Abenduaren 18an, "ELUR MALUTAK" ekitaldian Bilbao Musikako Haur eta Gazte Abesbatzak, Ahotsak abesbatzak eta Bilbao Musikako txistu-ikasleek hartuko dute parte. Gau magikoa izango da, Gabonen ospakizunak harmonia ezin hobean bat egingo duten.
Bandak 2025 Euskalduna Jauregian emango dio ongietorria urte berriari, urtarrilaren 22an, "KANTALDIA" ikuskizunarekin. Bilboko Udal txistulariak, Iñar Sastre piano-jotzaileak eta Gorka Eskauriaza baxu-jotzaileak lagunduta, Onintze abeslari, konpositore eta gitarra-jotzaile bilbotarrarekin batera izango dira agertokian. Kontzertua aukera paregabea izango da entzuleek beraiekin batera abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko. Pasa den urtean benetan arrakastatsua izan zen. Beste behin, emozioz eta publikoarekiko konexioz beteriko gaualdia antzematen da.
Otsailaren 5ean "DINBI DANBA" estreinatuko da, eta Udal Bandak Tio Teronen Semeak dantza-konpainiaren laguntza izango du. Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira multzoan, eta bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Beraz, musikaz eta dantzaz modu alai eta dibertigarrian gozatzeko aukera izango da. Trebetasun komikoz beteriko ikuskizun honek ikusleen irribarrea piztuko du, horretako arreta handiz aukeratutako dantzek lagunduta.
Bilboko Udal Txistulari Bandak otsailaren 19an jarraituko du Quim Moya artista katalanarekin batera "LAINOEN ARTEAN" show-a eskaintzeko. Musika eta margoa uztartuko ditu entzuleak fantasiazko eta irudimenezko mundu batera eramango dituen ikuskizunak. Quim Moyak "artist speed and live painting" zuzeneko pintura-ikuskizun bizia eskainiko du.
2025ko apirilaren 2an, asteazkena, 2024/2025 denboraldiari agur esateko, Campos Elíseos Antzokiko eszenatokian, txistulariak eta dantzariak uztartuko dituen "EI, TXISTULARI!" ekitaldia egingo da. Publikoak euskal kulturaz eta tradizioez goza dezan doinu, koreografia eta antzerki-elkarrizketekin hornitutako ikuskizuna.
Era berean, taldeak izan ohi dituen gainerako konpromisoei ere eutsiko die, hala nola protokolo-ekitaldiak, inaugurazioak, edozein motatako ekitaldi ofizialak, harrerak, zeremoniak, ekitaldi tradizionalak eta herrikoiak, dianak, kalejirak, erromeriak, eta abar, bere programa eta formazioak edozein leku, une eta beharretara egokituz. Guztira, Bilboko Udal Txistulari Bandak 100 emanaldi baino gehiago eskaintzen ditu urte osoan zehar.
2024-25 denboraldiko kontzertuei buruzko informazio zehatza www.bilbaomusika.eus webgunean kontsulta daiteke.


