Proiektu arduradun teknikoa kontratatzeko lan-deialdia ireki du Musika Bulegoak
Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez.
Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektu arduradun teknikoa kontratatzeko lan-deialdia ireki du.
Lanpostuaren eginbeharrak
- Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:
- Musika Bulegoaren eskaintza: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea.
- Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
- Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei Sail arduradunari jakinaraztea eta berarekin lehen lanketa egitea.
- Balizko elkarlanak: eskaintzan interesgarriak izan daitezkeen lankidetzarako balizko eragile estrategikoen azterketan saileko arduraduna laguntzea.
- Aurrez aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea.
- Benchmarking: musika sektorean berritzaileak eta eredugarriak izan daitezkeen beste proiektuen azterketa gauzatzea.
- Kudeaketa ekonomikoa: proiektuen eta zerbitzuen aurrekontuak burutu eta jarraipena egin.
- Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea.
- Ordezkaritza espezializatua: sektoreko foro espezializatu ezberdinetan parte hartzea.
- Elkarteko barne batzordeak: elkartean dauden batzorde ezberdinen dinamizazioa.
- Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
- Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea.
Lan-baldintzak
- Kontratu-mota: aldi baterako kontratua, 6 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke.
- Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean).
- Soldata: 29.000 € – 32.000 € gordin urtean.
- Lan-lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da.
Baldintzak (nahitaezkoa)
- Musika, arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea. Musikan goi mailako ikasketak lehenetsiko dira.
- Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
- Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez bi urteko esperientzia izatea.
- Ofimatika programen erabilera menperatzea.
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila).
- Ingelesean gutxienez B2 maila izatea
Baloratuko da
- Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea. Bereziki Musika klasikoan eta garaikidean eskatuko da.
- Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Elkartegintzan eskarmentua izatea.
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea.
- Euskara: C2 maila izatea.
- Ingelesa: C1 maila izatea.
- Frantsesean B2 maila.
- B1 gidabaimena eta autoa izatea.
Info +
- Epea: irailaren 22an amaitzen da.
- CV e-posta honetara bidali: administrazioa@musikabulegoa.eus.
- Urrian zehar lan egiten hastea aurreikusten da.


