"Arnasa betean. A pulmón" Madril, Bartzelona eta Londreseko hainbat Zinemalditan, irailean zehar
- Bilboko "Film sozialak" Zinema Ikusezinaren Jaialdian eta Malagako Mujeres en escena Zinemaldian parte hartuko du urrian
Arnasa betean. A pulmón Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufíak zuzenduriko filmak, hogei bat euskal zinemagile protagonista dituenak, Madril, Bartzelona eta Londreseko hainbat zinemalditan parte hartuko du irailean.
Filma aste honetan Madrilen egingo den Directed by Women Spain Zinemaldiaren X. ediziorako aukeratu dute. Emanaldia igande honetan izango da, irailak 8, 20:00etan, Cinetecako Borau aretoan.
Arnasa betean. A pulmón Bartzelonako Transhumant Festival zinemaldiaren XI. edizioan ere ikusi ahal izanen da. Aurkezpen saioan proiektatuko da hain zuzen, irailaren 12an, osteguna, 20:30ean, Kataluniako Filmotekan.
Eta irailaren 23an, astelehenean, London Spanish Film Festivalek dokumental luze hau aurkeztuko du, 15th Basque Window sailaren barruan. Emanaldia 18:20ean hasiko da Londreseko Lumière zineman.
Arnasa betean. A pulmón filmak beste bi zinemalditako sail ofizialetan parte hartukp du urrian zehar: Bilboko "Film sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian (urriak 14) eta Malagako Mujeres en escena jaialdian (urriak 23 - azaroak 5).
Aldi berean, Euskal Herriko hainbat herritan jarraitzen du filmaren ibilerak. Irailaren 25ean, asteazkena, Arnasa betean. A pulmón Lekeition egongo da. Emanaldia arratsaldeko 19:30tan hasiko da Ikusgarri zineman.
Saio guztietan zuzendariek parte hartuko dute filmaren aurkezpenean eta ondorengo solasaldian.
- Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Arnasa betean. A pulmón dokumentalaren zuzendariak: «Emakumeen begirada, edo begiradak, txertatze hutsak aldatu egiten du zinema, ezinbestean» (Kulturklik Berezia)


