Cappella Marianak eta Constantinople ensembleak Mediterraneoko musikak dakartzate Victoria Eugeniara

  • Cappella Marianak eta Constantinople ensembleak Mediterraneoko musikak dakartzate Victoria Eugeniara

Musika Hamabostaldiak Mediterraneo ekialdeko herrialdeetako antzinako musikara hurbiltzen gaituen proposamen original bat aurkeztuko du gaur, asteartea, abuztuaren 20an«Krystof Haranten odisea» izenburupean, bi talde ariko dira horretan: Cappella Mariana, sei ahots bakarlariz osatua, eta Constantinople talde instrumentala, tradizio persiarreko instrumentuak erabiltzen dituena, hala nola kanuna, kemenche eta setarra. Bi taldeokin batera, Venezia, Jerusalem, Zipre, Sinai eta Kairoko ibilbide musikal batean murgilduko gara, Krystof Harant noble bohemiarrak bere bidaia-liburuetan utzi zituen, eta gaurkoan Ramón Barea euskal aktoreak  helaraziko dizkigun oroitzapenen bidez. Ikuskizuna Victoria Eugenia Antzokian izango da eta 20:00etan hasiko da.

«Krystof Haranten odisea» lanak humanista noble, soldadu, idazle eta konpositore txekiarraren bizi-ibilbidea kontatzen du. Pragako Hiri Zaharreko plazan amaitu zuen behar baino lehenago, 1621eko ekainaren 21ean, Bohemiako Matxinada Protestantean parte hartzeagatik exekutatu zutenean. Konpositore gisa, bere musika-ondarea osatu gabe geratu zen tirabira historikoen ondorioz, baina ikuskizun honetan Cappella Marianak bizirik iraun duten bere konposizio guztiak bildu eta bere literatura-ondarearekin harilkatu ditu, «Bidaia Jerusalemgo Bohemiara, Veneziatik eta itsasotik igarota» izeneko bidaia-egunkariarekin, hain zuzen. Lan koloretsu honek Zipre, Jerusalem, Sinai edo Kairoko lurralde exotikoetara gidatuko gaitu bidaia musikal batean, Ramón Barearen ahotan entzungai izango ditugun zatiei esker; Haranten konposizioez gain, urrutiko lurralde horietako musika entzungo dugu, berak entzun ahal izan zuen bezalaxe.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 20
  • Gaia Musika