Donostiako "Lau Haizetara" Dokumentalen Foroak Catherine Ulmer eta Ventura Durall tutore gisa berretsi ditu hurrengo ediziorako

  • Donostiako

Biak izango dira berriz, Tabakaleran (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) irailaren 23 eta 24an, foroaren aurreko trebakuntza-jarduera gisa egingo diren pitching-a prestatzeko tailerren arduradunak.

Zuzentzeko eta ekoizleekin banan-banan eta taldeka jarduteko arduradunak izango dira. Intentsitate handiko jardunaldi bi, edozein pitch estrategia prestatu aurretik kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak jorratzeko. Aurkezpen-lan sakona egingo da, bai storyline eta bai teaser alorretan,  ikuspegia egokiena izan dadin eta ahalik eta erakargarrienak eta gizatiarrenak izan daitezen. Tutoreek tresna egokiak emango dizkiete hautatutako proiektuei ahalik eta potentzial handiena ateratzeko, eta Commissioning Editors-ekin izango dituzten bilera indibidualizatuak ere hobetuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen

www.ibaia.org

  • DataAbuztuak 12
  • Gaia Ikus-entzunezkoa