Veneziako Zinemaldian estreinatuko da "Marco", Aitor Arregi eta Jon Garañoren lan berria

  • Veneziako Zinemaldian estreinatuko da

  • Filma abuztuaren 28tik irailaren 7ra egingo den jaialdiko 'Orizzonti' sailean lehiatzeko aukeratu dute

Marco, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinema zuzendarien film berria Veneziako 81. Zinemaldian parte hartzeko aukeratu dute. 'Orizzonti' sailean lehiatuko da, jaialdi honetako bigarren sail garrantzitsua.

Arregi eta Garaño egunotan aritu dira pelikulari azken ukituak ematen. Poz handiz hartu dute berria: "Dagoen jaialdirik mitikoenetako eta eta zaharrenetako bat da", adierazi diote EITBri, eta hautatuak izatea "ohore handia" dela aitortu dute.

Lehen aldia da hau Moriartitarren filmetako bat jaialdi honetan aukeratzen dutena.

Marco Javier Cercasen El impostor liburuaren egokitzapena da eta benetako gertakarietan oinarrituta dago. 

Jarraitu irakurtzen

 

www.eitb.eus

  • DataUztailak 23
  • Gaia Ikus-entzunezkoa