Bizkaiko Lurralde Historikoan 2024ko ekitaldian kultura-proiektuak egiteko foru dirulaguntzak

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan 2024ko ekitaldian kultura-proiektuak egiteko foru dirulaguntzak

Foru dekretu honekin bat etorrita, 2024. urtean Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen diren proiektu hauek diruz lagunduko dira:

a) Garrantzi bereziko kultura-proiektuak.

b) Interes kulturaleko proiektuak.

c) «Bizkaiko Jaialdiak 2024» ekitaldiak.

d) Garrantzi bereziko praktika artistiko garaikideak zabaltzeko programatzen dituzten erakusketak. Dirulaguntzaren eskaeraren xede den proiektua kategoria horietako baten babesean egin beharko da. Kategoriak baztertzaileak izango dira elkarren artean.

Dirulaguntzaren eskaeraren xede den proiektua kategoria horietako baten babesean egin beharko da. Kategoriak baztertzaileak izango dira elkarren artean.

Aurrekontuko partida

Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2024. urtean indarrean dagoen aurrekontu-muga honako hau da:

a) Elkarteak, fundazio pribatuak eta gizarte-ekimeneko kooperatibak: milioi bat eta hamasei mila (1.016.000) euro, 2024ko 0405 G/334104/45100 (2012/0024 proiektua) aurrekontuko partidaren kontura.

b) Udalak, udal erakunde autonomiadunak eta mankomunitateak: laurehun eta hogei mila (420.000) euro, 2024ko aurrekontuko 0405 G/334104/43299 (2012/0024 proiektua) aurrekontuko partidaren kontura.

c) Sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek (Kode Zibileko 1669. artikulukoak izan ezik) eta jarduera profesionalak eta/edo enpresarialak egiten dituzten pertsona fisikoek, ehun eta hamazortzi mila (118.000) euro, 2024ko aurrekontuko 0405 G/334104/44300 (2012/0024 proiektua) aurrekontuko partidaren kontura.


  • Epea 2024(e)ko Uztailak 9(e)tik 2024(e)ko Uztailak 30(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.