"Bilborock, rocka baino askoz gehiago" dokumentala ekoizten lagundu du Bilboko Udalak


  • Azken 25 urteotako Bilboko panorama kultural eta sozialean barrena egindako ibilbidea, musikaren bidez. Bertan, kulturak uria zelan aldatu duen eta uriak kulturan zelan eragin duen aztertzen da
  • Bilboko udal-aretoak uztailaren 6an izango du lehen emanaldia, eta uztailaren 12tik aurrera Filmin plataforman ikusi ahal izango da

Bilborockek "Bilborock, rocka baino askoz gehiago" dokumentalaren estreinaldia egingo du uztailaren 6an. Ekoizpen horrek Bilboko Udalaren laguntza dauka eta Filmin plataforman ikusi ahal izango da uztailaren 12tik aurrera. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak Bilborocken egin duen aurkezpenaren prentsaurrekoan hartu du parte gaur goizean.

Media Attack ekoiztetxeak ekoitzi du "Bilborock, rocka baino askoz gehiago" eta azken 25 urteotako Bilboko panorama kultural eta sozialean barrena egindako ibilbidea da, musikaren bidez. Bertan, kulturak uria zelan aldatu duen eta uriak kulturan zelan eragin duen aztertzen da. Helburua Bilboko udal-ekipamenduaren garrantzia azpimarratzea da, gazteentzako kultura- eta musika-eskaintza askotarikoa eta interesgarria bultzatzeko ekipamendua baita.

Dokumentala ikus-entzunezko sektorean esperientzia handia daukaten Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendu dute. Ekoizpen exekutiboa Paula Bañuelosek egin du, argazkigintza María Zabalarena da eta edizioa María Zabalak eta Gorka Agirregabiriak egin dute.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 4
  • Gaia Ikus-entzunezkoa