Holberg String Quintetek emango dio hasiera, Vicente Olmosekin batera, Bilboko Aste Nagusiko musika klasikoko zikloari
- Zortzi kontzertuak Gizakundearen Elizan izango dira arratsaldero, abuztuaren 17tik (larunbata) abuztuaren 24ra (larunbata), 20:30etik aurrera
- Josu de Solaun piano-jotzailea eta Conrado Moya marinba-jotzailea izango dira karteleko hitzordu nagusietako bat Bacchanalia proiektuarekin; bertan, gainera, "Las Ninfas de Nisa" eta "El Jardín de Baco" abestien erabateko estreinaldia izango da
- Euskal musika klasikoan ordezkaritza zabala egongo da aurten: Naroa Intxausti sopranoa, Arkaitz Mendoza piano-jotzailea, Medinukai Ensemble, Naiara De La Puente akordeoi jotzailea eta Soinuak Haizean taldea
Musika klasikoak presentzia nabarmena izango du berriz ere Aste Nagusian, Enkarnazio Elizan eskainiko den 8 kontzertuko zikloan. Bertan, munduko hainbat tokitako bakarlari, abesbatza eta orkestrak bilduko dira. Emanaldiak arratsaldero izango dira, abuztuaren 17tik abuztuaren 24ra bitartean (larunbatetik larunbatera), 20:30etik aurrera.
Holberg String Quintetek, Vicente Olmos tronpeta-jotzailearekin batera, hasiera emango dio Aste Nagusiko musika klasikoaren edizio berriari. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta ARTEUS Ganbera Orkestraren parte da ensamblea, eta Vicente Olmos, bere aldiz, BOSeko bakarlaria. Abuztuaren 17an (larunbata), elkarrekin arituko dira, Edvuard Griegek Holberg baroi ilustratuari eskainitako suitearekin hasiko den kontzertuan; boskoteak obra horren izena hartzen du, hain zuzen ere. Emanaldiak Tchaikovskyren eta Mozarten piezak ere izango ditu, eta "Traviata" eta "Carmen" operen fantasiekin osatuko da. Azkien horiek, Tronpeta eta Hari boskotearen formatuan estreinatuko dira.
Abuztuaren 18an, igandea, Soinuak Haizean talde bilbotarrak, 3 dantzarirekin batera, "Itsasoa laino dago" ikuskizun berritzailea eskainiko du, hainbat arte eszeniko uztartuz: dantza tradizionala eta garaikidea, soka laukoterako zuzeneko musika eta antzerkia, eta XX. mendearen hasierako portuetako bizitza erakusten duten bideoak, zenbait artxibotatik berreskuratuta.
Euskal artisten musika klasikoaren ordezkariak ere izango dira Naroa Intxausti sopranoa eta Arkaitz Mendoza piano jotzailea, abuztuaren 19an, astelehena. Kolorez beteriko errezitaldia eskainiko dute, lied alemaniarretik mélodie frantziarrera, opera eta zarzuelatik igaroz, eta Franz Schubert, Reynaldo Hahn, Charles Gounod edo Fréderic Chopin bezalako egileen musikarekin.


