Euskal Herria Museoak euskal diasporaren historian murgiltzera gonbidatzen gaitu, Acebal Idígorasen artearen bidez
Gaur goizean, Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak Euskal Herria Museoan izango den aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du, Leire Irazabal Euskal Herria Museoko zuzendariarekin eta artistaren María José Acebal alabarekin batera.
Arturo Acebal Idígoras. Euskadi Argentina erakusketak eta haren katalogoak gure kulturaren esentzia leku urrunetara -Argentinara, adibidez- eraman zuten euskal artisten historia ezagutzera eramaten gaituzte. Acebal Idígoras erbesteratutako euskal sortzaileen komunitateko kidea izan zen, eta bizirik mantendu zituen euskal herriaren nortasuna eta espiritua, urrun egon arren.


