Joan Mari Torrealdai Beka 2024
Usurbilen, Joan Mari Torrealdairen bizitoki zen herrian, aurkeztu dute Joan Mari Torrealdai bekaren 2. edizioa, euskal kulturaren azterketari helduko diona. Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak, 18 hilabeteko epean ikerketa garatzeko. Proiektuak jmtbeka@jakin.eus helbidera bidaliko dira.
Haritz Azurmendi Jakineko kideak eman ditu xehetasunak, aurtengo gaiak bi ildo nagusi zabalduko dituela zehaztuz, Torrealdaik landutako liburugintza ardatz hartuta: batetik, liburugintzaren azterketa berrikustetik sor litekeena (metodologia berrikusiz, edo ikerketa kuantitatiboa kualitatiboki osatuz); eta bestetik, azterketa eredua beste alorretara zabaldu eta zinemari, musikari edo arte eszenikoei aplikatzea, esaterako. Epaimahaia Maialen Akizuk, Edu Apodakak, Ainara Lasak eta Ibai Iztuetak osatuko dute.
- Epea 2024(e)ko Maiatzak 30(e)tik 2024(e)ko Urriak 21(e)ra
- EntitateaJakin Fundazioa, Usurbilgo Udala
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaLiteratura
- JardueraIkerketa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


