Euskadi Literatura Sariak 2024: Euskarazko saiakera
Xedea
Euskadi literatura-sariak, haien zazpi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea:
- Euskarazko literatura
- Gaztelaniazko literatura
- Euskarazko haur eta gazte literatura
- Euskarazko literatura itzulpena
- Literatura-lanaren ilustrazioa
- Euskarazko saiakera
- Gaztelaniazko saiakera
Euskarazko saiakera modalitatean
Deialdia jatorriz euskaraz idatzitako eta lehen aldiz 2023. urtean argitaratutako saiakera-lanei zuzendua dago.
Aurrekontuko zuzkidura
22.000 €
Prestazio ekonomikoa
Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.
Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean. Ediziorako kontratua 2025ko abenduaren 31 baino lehen sinatu beharko da.
Lan baten egilea bat baino gehiago denean, eta besterik ez bada lanean azaltzen, ulertuko da haien parte-hartzearen proportzioa berdina dela, eta beraz, sariaren diru-kopurua zati berdinetan banatuko da haien artean. Kasu hauetan egileek «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jasoko dute.
Hautagaiak nola aurkeztu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en web helbide hauetan eskura daitezke:
- Euskarazko literatura: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128144
- Gaztelaniazko literatura: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128145
- Euskarazko haur eta gazte literatura: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128146
- Euskarazko literatura itzulpena: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128147
- Literatura lanaren ilustrazioa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128148
- Euskarazko saiakera: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128149
- Gaztelaniazko saiakera: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0128150
- Epea 2024(e)ko Maiatzak 31(e)tik 2024(e)ko Uztailak 1(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


