Gondra Barandiarán - Arte Ederren Bilboko Museoa prestakuntza bekak 2024-2025

  • Gondra Barandiarán - Arte Ederren Bilboko Museoa prestakuntza bekak 2024-2025
  • Gondra Barandiarán - Arte Ederren Bilboko Museoa prestakuntza bekak 2024-2025

Gondra Barandiarán Fundazioak eta Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioak gazteentzako prestakuntzako zazpi bekatarako deialdia egiten dute, museoko hainbat arlotako prestakuntzarako, gaitasun berriak eskuratzeko eta prestakuntza-garaian hartutako ezagutzak garatzeko aukera emateko, museoko profesionalen laguntzarekin eta lan-ingurunearekin harremanetan egonda.

Programa egiteko, ezinbestekoa izan da Gondra Barandiarán Fundazioaren babesa. Fundazioaren helburua, besteak beste, jarduera zientifikoak, teknikoak, artistikoak eta kulturalak bultzatzea, garatzea, babestea eta sustatzea da, prestakuntzarako laguntzak emanez eta pentsamendua sortzea bultzatuko duten jarduerak programatuz.

Programaren iraupena

Programa 2024ko urriaren 1ean hasiko da, eta bederatzi hilabeteko iraupena izango du. Museoak erabaki ahal izango du emandako beka batzuk edo guztiak luzatzea, bekak jaso dituzten pertsonekin adostu ondoren. Bekaren iraupen osoa ez da hamar hilabete baino luzeagoa izango.

Diru-zuzkidura

500 euro gordin hilean. Museoak hilero kenduko ditu indarreko legeriak ezartzen dituen zenbatekoak. Bekaren esleipendunari ordaintzen zaion kopuruak ez du izango inola ere soldata- edo ordainsari-izaera.

Eskabideak formalizatzea

Museoaren webgunean (hemen) horretarako prestatu den online inprimakiaren bidez beteko dira eskabideak.


Laburrean

  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 24(e)tik 2024(e)ko Ekainak 16(e)ra
  • EntitateaFundación Gondra Barandiarán, Arte Ederren Bilboko Museoa
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Museoak
  • JardueraPrestakuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.