Lauaxeta Sariak 2024
Xedea
Foru-agindu honen helburua 2024ko Lauaxeta Sarietarako deialdi publikoa onartzea da. Deialdiak bi adar dauzka: alde batetik, Bizkaian bereziki eta, munduan zehar, oro har, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoak edo irabazi-asmorik gabeko kolektibo edo taldeak publikoki saritzea eta merezimenduzko jarduera horiek plazaratu eta zabaltzea, gizarte osoa zeregin horretara erakartzeko pizgarri gerta daitezen; eta, bestetik, poesiaren eta ikus-entzunezkoen arloetan sorturiko euskarazko lanak zabaltzea, ondoren adierazten diren modalitateen bidez:
a) «2024ko Ohorezko Lauaxeta Saria», Bizkaian, bereziki, eta munduan zehar, orokorki, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan pertsona fisiko edo juridiko batek edo batzuek edo irabazi-asmorik gabeko kolektibo edo talde batek edo batzuek izan duen/duten ibilbidea saritzen duena.
b) «2024ko Lauaxeta Poesia Saria», euskaraz bertsotan edo poesia-prosan sortutako poesia saritzen duena bi mailatan: 1) delako lana argitaratu denean 35 urte edo gehiago duten idazleei dagokiena eta 2) 35 urtetik beherakoena. Egin-eginean ere, lanen bikaintasunez gain, idazle gazteen artean poesiagintza suspertzeko eta zabaltzeko asmoz mailakatu eta banatu da sari hau.
c) «2024ko Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria», memoria historikoari buruz euskaraz sortutako dokumental formatuko ikus-entzunezko lanak saritzen dituena, hain zuzen, Euskal Herriaren bilakaera historikoan arrastoa utzi duten gertakari, talde edo pertsonetan oinarritzen diren lanak.
Onuradunak
Foru-agindu honetako 1. artikuluko a) modalitatean, pertsona fisiko edo juridikoak edo irabazi-asmorik gabeko kolektibo edo taldeak aurkeztu ahal izango dira. Hautagaiak norbanakoak badira, edozein pertsona fisikok edo juridikok proposatu ahal izango ditu sarirako, baina ezingo dute beren burua proposatu. Horrez gainera, epaimahaiak berak proposatu ahal izango ditu hautagaiak, bere eginkizunak erabilita, Foru-Agindu honetako 4.1 artikuluko bigarren paragrafoaren arabera.
Foru-agindu honetako 1. artikuluko b) eta c) modalitateetan, onuradunak 18 urtetik gorako norbanakoak izango dira —egileak b) modalitatean, eta zuzendariak c) modalitatean—, deialdirako izendatutako epaimahaiak adierazitako irizpidearekin bat aukeratuak. Zendutako egileei ere eman ahal zaizkie «2024ko Lauaxeta Sariak».
2024ko Lauaxeta Sarietan parte hartzeak
Foru-Agindu honetan ezarritako xedapen guztiak onartzea dakar. 3. artikulua.—Proposamenak eta epeak 1. Foru-agindu honetako 1. artikuluko a) modalitatearen kasuan, saria ohorezkoa izanda, 2.1 artikuluko baldintzez gainera eta epaimahaiak sariak emateko kontuan hartzen dituen inguruabarrez gainera, ez da beharrezkotzat jotzen hautagaiek bestelako baldintza berezirik bete behar izatea. Goiko 2.1 artikulu horren arabera hautagai-proposamenak egin ahal izango dira; Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Recalde zumarkaleko 30. zenbakiko 6. solairuan (48009-Bilbo) duen bulegoan aurkeztuko dira hautagaitzak, baina betiere Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuari zuzenduta. Proposamenekin batera, saria jasotzeko merezimenduak egoki egiaztatzen dituen dokumentazio guztia aurkeztu behar da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluak zehazten duen bidea erabiliz ere bidali ahal izango dira hautagaitzak. Hautagaitzak aurkezteko epea Foru-Agindu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko uztailaren 19an amaituko da; egun horiek biak barne.
2. Foru-agindu honetako 1. artikuluko b) eta c) modalitateen kasuan, ezin izango da hautagaitzarik bidali. Ildo horretatik, epaimahaiak ezarriko du, berezkoak dituen ahalmenen arabera, zeinek har dezaketen parte Foru-Agindu honetako 4. eta 6. artikuluen arabera.
- Deialdia (PDF - 306 KB)
- Epea 2024(e)ko Maiatzak 17(e)tik 2024(e)ko Uztailak 19(e)ra
- EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
- AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak
- JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


