Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako "Nicanor Zabaleta" beka 2024

  • Harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako

2024. ekitaldiko deialdia, harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako "Nicanor Zabaleta" beka emateko.

Deialdi honi aurre egiteko 15.000 euroko gastua baimentzen da, aurrekontu xedapen honekin:

- Aurrekontu partida: 1.1010.120.480.02.04.2024  / Zenbatekoa: 9.000,00 €

- Aurrekontu partida: 5.1010.120.480.02.04.2025 / Zenbatekoa: 6.000,00 €

Eskatzaileak eta baldintzak

Beka hauek lortu ahal izango dituzte, oinarrietan ezarritako eskakizunak betez, biolin, biola, biolontxelo, arpa edo kontrabaxuan espezializazio ikasketak egiteko interpretari bakarlari gisa, aipatu instrumentu horietako batean profesionalki musika interpretazioan aritzeko beharrezko ikasketak egin nahi dituzten pertsonek, hurrengo paragrafoan ezarritakoaren kaltetan gabe.

Beka hau lortu ahal izango dute, honako baldintza hauek bete eta behar bezala egiaztatzen dituzten pertsonek:

a) Beka eskatzen den urteko abenduaren 31n, 26 urte beteta ez izatea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.

c) Espezializazio ikasketak egiteko laguntza eskatzen deneko harizko instrumentu horri dagokion Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea. Salbuespen gisa beka eman ahal izango zaio titulazio hori ez duen izangaiari, baldin bere espediente eta curriculumaren bitartez musikarako aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, eta horiekin bekaren mailara iristen dela iritziko balute ebaluazio batzordekoek.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 10(e)tik 2024(e)ko Ekainak 7(e)ra
  • EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
  • AtalaKultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaMusika
  • JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.