Ekainaren 1ean izango da Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren bosgarren edizioa
- 41 argitaletxe eta diskoetxek beren uzta erakutsiko dute Lapurdiko herriko topaldian. Aurten, Daniel Landart omenduko dute
Ekainaren 1ean egingo dute aurten, bosgarren aldiz, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Baltsan Ziburuko elkartearen eta Argia hedabidearen eskutik eta "Euskara ala ezkara" lelopean. Antolatzaileek "arnasgune" bat eskaini nahi diete herritarrei, "euskaraz aritzeko aisetasuna, gogoa eta parada ematen duena".


