Magiaren Topaketak programak 20 urte bete ditu eta Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoek magiarik harrigarrienaz gozatuko dute

  • Magiaren Topaketak programak 20 urte bete ditu eta Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoek magiarik harrigarrienaz gozatuko dute

  • 20. edizio honetan argazki erakusketa bat antolatu da magia topaketa hauen ibilbidea ezagutzeko
  • Otxarkoagako Udal Zentroak eta Txurdinagako Garai Lorategiak Plazak beste hamar hitzordu gehiago izango dituzte maiatzaren 3tik 26ra bitartean

Bilboko Udalak "Magiaren Topaketak" magia-topaketen edizio berri bat jarriko du abian datorren ostiralean, maiatzaren 3an.

Aurten programa honek 20 urte beteko ditu, eta urteurren garrantzitsu hau ospatzeko argazki erakusketa bat eskainiko da. Bertan, Hiriko kultur programazioaren jaialdi tradizional honen aurreko edizioetan zehar ibilbide bat egingo da. Erakusketa maiatzaren 4tik aurrera bisitatu ahal izango da hilabete osoan zehar Otxarkoagako Udaltegian, 08:30etatik 21:00etara.

Maiatzean, Otxarkoaga – Txurdinaga 3. barrutiak 11 hitzordu hartuko ditu, elementu komun batekin, magiarekin, eta txikiek eta nagusiek lehen mailako magoen emanaldiez, aipatutako oroitzapenezko erakusketazgalez eta paranormalaren eta ilusionismoaren arteko mugari buruz hausnartuko duen ikuskizun-hitzaldi batez gozatu ahal izango dute.

Lehenengo bi asteetan, Otxarkoagako Udaltegiak hartuko ditu barnealdeko jarduerakMaiatzaren 3an 19:00etan "Euskal Magoak on Stage" gala eskainiko da, euskaraz eta Xabi Linazasoro, Tor- Txoborro, Marsel magoa, Eriz magoa, Asier Kidam eta Imanol Ituiño magoen partaidetzarekin.

Maiatzaren 4an, "Munduko Izarrak" galaren txanda izango da. Ekitaldi hori gaztelaniaz egingo da, ordu berean, eta Murphy, Gisell, Arkadio eta Solange Kardinaly mago multisarituek parte hartuko dute.

Ohi baino pixka bat beranduago, maiatzaren 10ean, 19:30etik aurreraJaque Magoaren emanaldia programatu da, gaztelaniazko "Puro imposible" ikuskizunarekin.

Maiatzaren 14an Imanol Ituiñok "Magia parrastan" ikuskizuna aurkeztuko du euskaraz, 18:00etan, Otxarkoagako Udal Liburutegiarekin elkarlanean.

Gainera, Enrique Echezarrak eta David Blancok "Magos y psíquicos. Paranormalaren eta ilusionismoaren arteko muga ", maiatzaren 9an, 19:00etan.

Gainera, maiatzaren 24tik 26ra bitarteko asteburuan zehar, magia kalera aterako da eta oso emanaldi bereziak eskainiko dira Txurdinagako Jardines de Garai plazan.

Horrela, maiatzaren 24an, ostirala, Hodei Magoak "Wonder" ilusio handiko ikuskizuna eskainiko du euskaraz.

Larunbatean, hilak 25, formatu handiko hiru emanaldi izango dira, guztiak gaztelaniaz. 13:00etan Mad Martinen txanda izango da, umorea eta magia uztartzen dituen "Chan - Tún, el mago argen - chino" lanarekin. Jon Zabal mentalistak "Nexo. Kabaret psikikoa" 18:30etatik aurrera eta jardunaldiari amaiera emateko, Teto Magoak "Rock 'N' Magic" eskainiko du 21:30ean, keinu eta magia jokoekin.

Azkenik, edizio berezi honi amaiera emateko, igandean, hilak 2613:00etan, Yurgen et Florette bikote frantziarrak "Enchanté" aurkeztuko du.

Magiaren Topaketak-en programazio osoa, hemen.


  • DataApirilak 30
  • Gaia Arte eszenikoak