Lasarte-Oriako literatura-lehiaketa 2024

  • Lasarte-Oriako literatura-lehiaketa 2024

Maiatzaren 10ean amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira.

Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.

Haurrentzako kategoria

Espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:

  • A kategoria: 2015. urtean eta hurrengoetan jaioak:

- Euskarazko ipuina (gai librea, gutxienez folio bat)

  • B kategoria: 2012, 2013 eta 2014. urteetan jaioak:

- Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez bi folio)

  • C kategoria: 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaioak:

- Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)

- Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro)

Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:

  • 1. saria: 200€ eta diploma
  • 2. saria: 150€ eta diploma
  • 3. saria: 100€ eta diploma

Helduentzako kategoria

Espezialitateak eta sariak hauek dira:

  • Poesia euskaraz. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. Saria: Diploma eta 650€
  • Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. 1998 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • Poesia gaztelaniaz. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. Saria: Diploma eta 650€
  • Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. 1998 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
  • Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1998 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1998 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€

Sarien banaketa azaroaren 23an egingo da.

DESKARGATU DOKUMENTUAK


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 23(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 10(e)ra
  • EntitateaLasarte-Oriako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.